2025/2026 ikasturtea oso oparoa izan da!
Nere Erreka Zarauzko Gipuzkoa kaleko 51. zenbakian zabaldu genuen!
Txi Kung saioak martxan jarri genituen: asteartetan bi ordukoa, 16.00-18.00; eta ostegunetan ordu eta erdikoa, 18:30-20:00.
Meditazio saioa ere martxan jarri genuen, ostegunetan 16:30-17:30.
Komunitate Gorrean Txi Kung-aren eta Naturopatiaren bitartez osasunaren sustapenaren inguruko hitzaldia eskeini genuen!
Murkil Merkatarion Elkartean izena eman genuen, eta burutu diren kanpainetan parte aktiboa hartzen dihardukagu!
Masaje bonoak martxan jarri genituen, maite ditugunei armonia oparituz!
Nere Errekakoo Bookcrossing-a edo liburu trukaketa martxan jarri genuen! Hartu liburu bat eta beste bat ekarri Nere Errekako atarira!
Lizardi Institutuko Batxilergoko ikasleekin estresaren eta emozioen kudeaketarako tailerrak burutu genituen!
Izan iñurriko kideekin Txi Kung tailerra eskeini nuen, minbizi prozesuak bizi dituzten pertsonentzat oso erabilgarria eta gomendagarria baita Txi Kung-a praktikatzea.
Zarauzko Emakumeen* Etxeko Zineforumera joan eta Sorda ikusi genuen!
Eta handik egun batzuetara Durangon mutiko gor baten eta bere familiaren inguruko laburmetraia batean parte hartu genuen.
Korrika 24. Txi kung ikastaroa eskeini genuen, Euskara eta armonia uztartuz!
Letretako Fakultatean burutu ziren III. Keinu Hizkuntza eta Gorren komunitatearen inguruko Jardunaldietan ere izan ginen, interesgarriak bezain emankorrak izan ziren, aurtengoan Komunitate Gor-Itxua ere Jardunalditan partehartze aktiboa izan zuelarik.
Jasotako formakuntzari dagokionez, Keinu Hizkuntzako Perfekzionamenduko ikastaroa maiatzean bukatuko dut, B2+ Maila lortuz. Formakuntza hau batik bat Nere Errekara erabiltzaile Gorrak datozelako burutu dut, eurak euren hizkuntzan lasai adierazteko aukera izan dezaten. Gainera, lehendik nuen Keinu Hizkuntzako jakinduria hobetzeko eta fintzeko oso erabilgarria izan da, eta erabiltzaile Gorrei zerbitzu bikain eskeintzen jarraitzeko aukera paregabea izan da Perfekzionamenduko ikastaroa!
Beraz, laister formakuntzarako tarte bat hartu eta ekainean ez gaituzue nere errekan aurkituko, baina uztiletik aurrera bertan izango gara!!! Udan Drop-in saioak izango ditugu! Baita banakako saioak eta masajeak ere!
Eta Irailean, 14an emango diogu hasiera ikasturteari! Beraz, eman izena, aurrematrikula orain eginez gero, irailean lehentasuna izango baituzue! Bestela, udan gerturatu gurera eta zuretzat egokiena den jarrduera aukeratuko dugu: Txi Kung ordu eta erdi edota bi ordu; meditazioa, nerabeentzako estresaren eta emozioen kudeaketa, edota familientzat Txi kung-a! Dena dela aukeratzen duzula, Nere Erreka – Marta Kaperotxipi Urain Terapia Alternatiboen Bulego Profesionalaren helburua pertsonari galdutako armonia berreskuratzen laguntzea izango da.
Ongi etorri Nere Errekara!
Ongi etorri zure barnera!
Ongi etorri armoniaren bidera!
Marta Kaperotxipi Urain.
Elkargokide zenbakia 4861.

