Atzo, urtarrilak 16, Urdulizko Inola Emakumeen Etxean ekin genion Uribe-Kostako Lilagune Jabetze Eskolan Txi Kung ikastaroari. Oso arrakastatsua izan zen, bete egin baitzen, jende andana itxaron zerrendan geratu zelarik! Eskerrik asko guztioi izena emateagatik!
Atzoko saioan elkar ezagutu, oinarriak ezarri, sarrera egin, eta ikastaroari ekin genion, artikulazioak desblokeatuz eta gorputza berotuz!
Gogoratu, kuadernoa, boligrafoa, zapatila zapalk, erropa erosoa, ura, eta lan egiteko gogoa ekartzeaz!
Eskerrik asko Patricia aukera eder hau eskeintzeagatik! Eta zorte on Ainhoa ekitera zoazen ibilbide berrian! Urte askotarako!
Ongi etorri Nere Errekara!
Ongi etorri zure barnera!
Ongi etorri armoniaren bidera!
Marta Kaperotxipi Urain.

