2023 urtea ondo hasi genuen, energiaz beterik eta gorputza zein arima garbituz, urtarrilean Urdulizen 2023 asmo urtea ondo hasteko Naturopatia ikastaroa egin baikenuen. Oso jendetsua izan zen, eta bertaratu ziren Inolako bazkideei zein Uribe-Kostako emakumeei ikaragarri gustatu zitzaien! Pertsona batek galdetu zidan ia berriro egitea posible izango litzatekeen, baina oraingoan Euskara hutsean! Ni ikaragarri poztu ninduen eskaerak, Nere Erreka Arigune bezala sortu baitzen. Beraz, Euskara hutsean, hona hemen udaberrirako aukera paregabea! Saioetan Naturopatiako hainbat erraminta erabiliko ditugu, esaterako Qi Gong edo Txi Kung-a, neguko karga eta nagiak ateraz, eta gorputza mugitu eta luzatuz! Udaberrirako errezetak ere ikusiko ditugu, baita garbiketa egiteko, zein energiaz betetzeko ere! Beraz, zer egin behar da ikastaro honetan parte hartzeko? Izena eman ondoko galdetegia betez: https://forms.gle/YBDrd6e1hCQDFxrq7 Edota zatoz apirilaren 25ean arratsaldeko 6:30etan Bentan eskeiniko dudan hitzaldira. Bertan Naturopatia zer den, zein erraminta erabil daitezkeen, eta Gong Fu Cha edo Te Zeremonia Txinatarra eginez, zalantzak argitu eta solaserako parada izango dugu! Zatoz Bentara!!! Naturopatiara sarrera hitzaldia doakoa da! Interesgarria dela iruditzen bazaizu, ongietorri 6 saioko ikastarora, zeina maiatzaren 2an hasiko den eta ekainaren 6an amaituko den! Ordu eta erdi, 18:30-20:00, gorputza eta arima astinduz eta udaberri betean loratuz! Adin guztietako pertsonei zuzendua! Baldintza bakarra, Euskaraz egitea! Beraz, berbalagun, belarri prest, edota ahobizi bazara, zatoz eta Euskaraz aritu gaitezen gure gorputz eta arimak mimatuz Arigunea den Nere Errekan, eta Bentan!! Marta Kaperotxipi. FENAKO EUSKADIN 4861 Elkargokide zenbakia. |